XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Esan nizuenez, esan zien.

Ustel atera zait.

Zer egin...

Egon pixkat, andereño.

Utz iezadazu esertzen eta dena kontatuko dizut.

Zuzenean joan naiz motelera eta ez dut inolako arazorik topatu.

Bates etxearen atzeko basoan zegoen, egurketan.

Ez diot agindua erakutsi beharrik ere izan... eztia baino gozoago egon da.

Neure kabuz begiratzeko esan dit, moteleko giltzak eta guzti eman dizkit.

Eta begiratu duzu?

Bai horixe.

Moteleko logela guztietan begiratu dut, eta goitik behera arakatu dut etxea.

Ez dut kristaurik topatu.

Ez dut ezer topatu.

Inor ez dagoelako.

Inor ez da izan han, Bates izan ezik.

Bakarrik bizi izan da azken urteotan.

Eta logela zer?

Badago logela bat motelari begira bigarren estaian, hala da.

Batesen amarena zen, bizirik zegoenean.

Alde horretatik ez dago zalantzarik.

Egia esan, zegoen bezala utzi du gela Normanek.

Dirudienez, ez dio ezertarako balio, orain etxe osoa beretzat du-eta.

Xelebre samarra iruditzen zait Bates hori, baina nor ez litzateke izango, hainbat urtez bakarrik bizi izanez gero?

Esan diozu zer esan zidan Arbogastek?, murmuriatu zion Samek.

Motelera heltzean ama ikusi zuela eta?

Jakina, berehala esan ere.

Gezurra omen da...

Arbogastek inoiz ez zion aipatu inor ikusi zuenik.

Hasieran gogor samar hitz egin diot, nahita, zerbait ezkutatzen ari ote zen ikusteko, baina istorioa sinesgarria da.

Chicagoko kontuari buruz galdetu diot, bestalde.

Eta horixe da erantzuna, nik uste.